ECOLABEL

EKOTURISMOA – INGURUMEN POLITIKA

Las Casas de Amarita establezimenduak Europako Etiketa Ekologikoa du 2016ko urtarrilaz geroztik. Hortaz, ingurumena zaindu eta babestu behar dela sinisten dugunez, eta baliabide naturalen iraunkortasunari lagundu nahi diogunez, honako hauek dira gure ingurumen politikaren oinarriak:

 

  • Nekazal turismoari dagozkion araudi guzti-guztiak betetzea.
  • Bisitarien artean kontzientzia ekologikoa sustatzea.
  • Hondakin kopurua murriztea eta birziklatzea.
  • Produktu kutsagarrien isurketak murriztea. Eguzkiaren energia erabiltzen dugu ura berotzeko, eta su baxua etxea berotzeko.
  • Uraren eta energiaren erabilera arduratsua sustatzea.
  • Baratza eta lorategia era naturalean kudeatzea.
  • Bizikletaren erabilera sustatzea, turismorako alternatiba gisa.
  • Turistei eta bisitariei informazioa ematea, gure ingurumen politikari buruz eta establezimenduan hartu ditugun neurri ekologikoei buruz.